imagen de la cabecera
Aurkezpena
imagen1imagen2imagen3imagen4

Jarduera profesionala

Ongi etorri Zaldibar Errotulazio Zerbitzuetara.
Espazio honetan erakutsiko dizkizuegu errotulazioren mundu zabalean eskaini ditzakegun zerbitzuak. Baita ere gure giza-baliabide zein teknikoak

ZALDIBAR, makineriarentzat plaka zein piezen fotograbatuan oinarritutako irudiaren tratamendua jorratzen zuen enpresa bezala sortu zen. Ondoren bere jarduera errotulaziora zuzendu zuen, betiere grabatuen prozesuak utzi gabe.

Web honetan, erabiltzen ditugun materialak, euskarriak eta gure bezeroen proiektuak ekoizteko aplikaturiko prozesuak ezagutu ahal izango dituzue.

Uneoro, teknologia berriek dakartzaten berrikuntzak kontuan izaten saiatzen gara, era berean, horiek gureganatuz lanetan hobekuntzak lortu ahal izateko.